Antzerkia familia osoarentzat

Sudur gorria eta zapata handiak dituzten pailazoetatik urrun, Ameztu Antzerkiak umorea eta clown-a gaur egungo ikuskizun erakargarrietan bat egiten dituen konpainia bat da, bai kalean zein aretoetan.

3 URTETIK
AURRERA

Familientzako antzezlanak hiru urtetatik aurrera.

ANTZERKI
HEZIGARRIA

Sormenaren en pentsamendu kritikoa suspertuz.

aretoetan zein kalean

Antzezpenak aretoetan zein kaleetan egiten ditugu.

“Antzerkia ez da egiten gauzak kontatzeko, aldatzeko baizik”

Gure jatorriaz eta esperientziaz apur bat kontatzen dizugu.

AMEZTU gara, 2011 urtetik 1.000 bat plaza, antzoki, kale eta areto baino gehiagotan aritu garen antzerki konpainia gazte bat.

AMEZTU, ia hamarkada batez antzoki, plaza zein kaleetan aritutako antzerki ekoizle bat da nun hainbat artistek proposamen ezberdinak egiten dituzten ikusle guztiengandik hurbil egoteko. Antzezlan txepelak edo aspergarriak alde batera utziz eta edozein publikoa anzterki mundu ederretan murgilduaraziz, euren istorioen mezuak ez zaitu axolagabe utziko.

Organik

Ausarta,  bihotz oneko eta bio-abenturazalea den Mr Naturalek  barazki eta fruituak maite ditu eta ahotsa eta bizitza ematen die; Zaintzeko eta maitatuak izateko eskatzen dute, izan ere haiek dira munduko edertasun-distira nagusienak. Baina Mr Naturalek badauka bere itzala, sabeleko alde ilunetik ateratzen dena,  “Yoyo” izenekoa. Jatun krudel galanta da! Bere gosearekin bizitza etxekotu eta esklabo bihurtu nahi du berak pentsatzen bait du landare guztien jaun ta jabea dela eta eskubiderik ez dutela. Mr Naturalek bere itzala besarkatu egingo du, eta holan bere alde ona askatu egingo du maitasunez betetako bizitza lortuz. Izan ere Ama-Lurra maitatzea, Ama-lurran bilakatzea da.

Ipurbeltz

Munduan 7 bilioi pertsona baino gehiago daude, eta bakoitzak kolore bakar batez ikusten du bizitza. Uste dugu gure kolore egokia dela eta gainerakoak oker daudela eta bere ikuspegia ez dela zuzena. Hau da gure bi lagunei gertatzen zaiena, ez dute elkar ulertu nahi. Baina jolasaren, umorearen eta errespetuaren bidez ortzadarrez betetako mundu bat ikustea lortuko dute, kolore eta idei ezberdinez betea.

Gag Street Boys

Gag Street Boys ikuskizun bihurria da, umore garratzez beteta eta helburu zehatz bakar batekin: 50 minututan barre leherketa bat lortzea bi pertsonai berezi hauei esker.

Dj Kaktus

DJ honekin gure txikitxoek salto eta dantza egingo dute lurrean kaktus bat egongo balitz bezala! Ordu beteko dantza eta koreografiak. Argiteria eta 2.000 Wattioko soinu ekipoa bai txikiek bai haundiek geldirik egoteko aukera ez izateko!!! Dantzaldi honetan entzungo ditugun abesti guztiak euskaraz izango dira, izan ere, gure ibaien musika, gure harrien erritmoa, gure zuahitzen koreografiak,… ederrak dira!!Beraz jan ezazu txistorradun talo goxo bat energia hartzeko eta…. Dantzatzera!!

Hankaz Gora

Deibizen hamaiketakoaren une goxoa da. Lantegitik atera eta infusio bat hartzen du egunero egunkaria irakurtzen duen bitartean. Hala ere, egunkarietako istorioak ez direla batere politak eta beste batzuk kontatu behar direla konturatzen da. Buru belarri jarriko da kontatzen ez diren istorioak asmatzeko asmoz; berdintasun istorioak, elkartasun istorioak, dibertsitate istorioak,…MUNDUA ALDATZEKO ISTORIOAK!!

3 Begiko Igela

Josetxu igela 3 begiekin jaio egin zen zaborrez betetako laku batean. Jakinmin beteta dagoenez, zaborra nondik datorren lortu izan zuen jakin, eta arazoari konponbidea bilatzeko asmoz abentura bila joan beharko da. “3 Begiko igela” mikroteatro formatuko ikuskizun bat da, hau da 20 minutuko iraupena duena eta publikoa ondo-ondoan egoteko aukera ematen duena.

Gure kolaboratzile eta bidai-lagunak

Gure lana bermerik onena da

jarri gurekin harremanetan

685 14 90 16

EDO eMAIL BAT BIDALI HURRENGO HELBIDERA

info@ameztu.net

Edo idatz iezaguzu 👇

    EUS