Antzezlan berria!: ORGANIK

SINOPSIA

Ausarta,  bihotz oneko eta bio-abenturazalea den Mr Naturalek, barazki eta fruituak maite ditu eta ahotsa eta bizitza ematen die; Zaintzeko eta maitatuak izateko eskatzen dute, izan ere haiek dira munduko edertasun-distira nagusienak.

Baina Mr Naturalek badauka bere itzala, sabeleko alde ilunetik ateratzen dena,  “Yoyo” izenekoa. Jatun krudel galanta da! Bere gosearekin bizitza etxekotu eta esklabo bihurtu nahi du berak pentsatzen bait du landare guztien jaun ta jabea dela eta eskubiderik ez dutela.

Mr Naturalek bere itzala besarkatu egingo du, eta holan bere alde ona askatu egingo du maitasunez betetako bizitza lortuz. Izan ere Ama-Lurra maitatzea, Ama-lurran bilakatzea da.


TXOSTENA

Irudian klikatu txostena jeisteko:


BIDEOA

Irudian klikatu bideoa ikusteko:

------------------------------------------------------------------------------------------

ROCK-EROAK!

SINOPSIA

John eta Sardina rockeroak Villapinta de la Aguadaña herri xelebrera hurbildu dira. Bertan "Los Gualapeños" mariatxi talde famatuak bere azkeneko kontzertua eskainiko du, baina John, bere lagun Sardinaren laguntzarekin mariatxien kontzertua bertan behera uztea ahaleginduko da, "Johny Sardina" bere talde Rockeroari lekua uzteko.

John: Zirkua maite duen soinu teknikaria.
Sardina: Txantxak asko gustatzen zaizkio, Johniri ziria sartzeko inoiz ez du aukerarik galtzen.

Lortuko ahal du "Johny Sardina" Rock taldeak bere bizitzako kontzertua eskaintzea?

TXOSTENA

Irudian klikatu txostena jeisteko:


BIDEOA

Irudian klikatu bideoa ikusteko:


-------------------------------------------------------------------------

 SKRATX

SINOPSIA

Dibertigarria eta familiarra den umeentzako zein helduentzako antzezpena da skratx.

Skratxek kontantzen du nola denboraren poderioz super-heroitik antiheroira pasatu egin den. Baina orain da momentua ipurdia altzatzeko eta 360 graduko aldaketa bat emateko; esku artean arazo bat azaldu zaio eta, edo konpontzen du edo beti-betirako kapa zntzilikatu beharko du. “wert igo” doktoreak bere kidea “fantastik-luzi” bahitu egin du, eta libratzeko harrapatuta daukan energia barra goraino bete beharko du.

Egia esanda skratx ez da batere azkarra eta luzi askatzeko publikoaren laguntza behar-beharrezkoa izango du. Lortuko du fantastik-luzi wert-igo doktorearearn eskuetatik libratzea??

TXOSTENA


Irudian klikatu txostena jeisteko:


BIDEOA

Irudian klikatu bideoa ikusteko:



-------------------------------------------------------------------------


PAC-MAN DANTZ

SINOPSIA

Txema Forok PAC-MAN bideojoko famatuan parte hartuko du. Baina joko hau nahiko berezia da izan ere, bolatxoak jateko dantza egin behar da! Eskerrak dantza proba guztiak pasatzeko DJ kasetteren laguntza duela, munduko DJrik martxosoena.


TXOSTENA

Irudian klikatu txostena jeisteko:


BIDEOA

Irudian klikatu bideoa ikusteko: