Ameslariak, abenturazaleak, komikoak eta gure lanaren maitaleak gara.
Ameztu Antzerkia 2011n sortu eta 2017an birpentsatutako Gasteizko konpainia da. Ameslariak, abenturazaleak, komikoak eta gure lanaren maitaleak gara. Gure bidea egin dugun urte hauetan ehunka areto, plaza, jaialdi eta azokatan gonbidatuak izan gara: FETEN, Tarrega, Araia, Alcoi, Sevilla…
Eta bai, fededunak gara, sinesten dugu:
Antzerki bizi eta arimadunean.
Emanaldian zehar publikoaren eta interpretearen arteko elkarrizketa on batean.
Antzerkia espazio alternatiboetara eraman eta bizitzaz eta magiaz betetzean.
Inguruan ditugun istorioak kontatu eta etorkizuna aldatzean.
Hazkuntzarako eta sormenerako lankideen arteko lankidetzan (Kolaborazioak hainbat konpainiarekin, musikarirekin, zirkuko artistekin…).
Hizkuntza inklusiboan.
Eta batez ere, zugan sinesten dugu!

ANTZERKI HEZITZAILEA
Gure emanaldien balioak
Jolasaren eta umorearen bitartez, gure ekitaldiek mundua ikusteko modu desberdinak onartzearen garrantzia jorratzen dute, modu hezigarri eta dibertigarri batean.
Antzerkia maite dugu eta poztasunez bizitzen dugu
Eta publikoa gure antzerki emanaldiekin gozatzen ari dela jakitea gustatzen zaigu.
Gainera Ameztun ezin dugu saihestu barrez lehertzea. Eta ziur gaude gure ekitaldiek gozaraziko zaituztela. Kontatzen ditugun istorioak umore ukituz beteta daude eta aldi berean hezigarriak dira.
